Ludotekako 3. hiru-hileko jarduerak: “Nire gorputza, nire altxorra”

🏈🏐🥏 Hemen ditugu ikasturteko azken hiruhilekorako antolatutako ekintzak! : “Nire gorputza, nire altxorra”. Hainbat egunetan zehar gorputza mugitu ahal izateko hain ezagunak ez diren hainbat kirol egingo ditugu: Arobalon, Rugby touch eta Ultimate, kirolaren onurak ezagutu eta kirol desberdinak praktikatzeko, agian, inoiz probatu ez dituzunak.
📅 Maiatzaren 7,21 eta 28an gaztelaniaz eta maiatzaren 8, 22 eta 29an euskaraz.
🕛 17:30etik 19:00etara.
📍 Barañaingo Lakua. Ludotekan elkartuko gara 17:30ean eta denok batera joango gara Lakuraino. 19:00etan Ludotekan egoteko itzuliko gara.
‼️ Ludotekako bazkideentzat. Jarduera guztiak eta Lakurako bidea Ludotekako hezitzaileekin egingo dira. Gogoratu arropa erosoa ekartzea!
🌧️ Euria egiten badu, bertan behera geratuko da jarduera eta beste egun batean egingo da.