Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2024ko martxoak 6

Ludoteka ere korrikaren alde!

Foto noticia

Dakizuenez, Korrika Barañainetik martxoaren 16an, larunbatean, pasako da. Ludotekatik ez genuen gure aletxoa jartzeko aukera galdu nahi.

Horretarako, jarduera polit bat prestatu dugu! Korrika zer de azalduko dugu, egiten den ibilbidea, jendea parte hartzera animatuko dugu eta… geure lekuko eta dortsalak sortuko ditugu!

Lekukoak, gainera, ez dira edozein lekuko izango, haur bakoitzak mezu positibo bat sartuko du barruan, eta, ondoren, sortutako lekukoak beraien artean trukatuko dituzte, haur bakoitzak ausaz beste pertsona baten mezua jaso dezan. Plan ona da, ezta?

Egunak eta ordua:

Gazteleraz: martxoak 13, asteazkena, 17:30etik 19:00etara.

Euskaraz: martxoak 14, osteguna, 17:30etik 19:00etara.

* Jarduera hau Ludotekako bazkideentzat da.

Volver arriba