2024ko ekainak 3
LITERATURA SARI BANATZE ekitaldia 2024
Maiatzaren 31n, ostiralean,
17:00etan,
Barañaingo Udaletxean
Ekitaldiari hasiera eman dio Nekane Iberok (kantaria eta gitarra akustikoa), Luis Morondo musika ikastetxeko irakasleak, Ilargia abestiarekin.
Pablo Arcelus zinegotziak (Kultura, Euskara eta Auditorioa batzordeburuak saridunak zoriondu ditu, eta hitzak eskaini dizkie etorri direnei, berrogeita hamar pertsona inguru.
Sariak banatzen aritu dira, Pablo Arcelus bera, Maria Lecumberri alkatea, Begoña Aceituno eta Oihaneder Indakoetxea zinegotziak, Eider Canales epaimahaikidea eta Nekane Ibero abeslaria.
Nekanek beste abesti bat kantatu du, eta ondoren taldeko argazkia egin dugu.