Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2020eko maiatzak 29

LIBURUTEGIA: Mailegu informazioa ekainaren 1etik aurrera

Foto noticia

Ekainaren 1etik aurrera liburutegiko dokumentuen mailegu zerbitzua berriro martxan jarriko da. Hau, momentuz, eskaerapean izanen da (telefonoz, posta elektronikoaren bidez edo Absys-en bitartez) eta aurrez hartutako zitarekin, oraindik ez baitago aretoetara sarrera baimendua.

 

Liburutegiko telefonoa:      948 28 66 28

-Posta elektronikoa:                bibliotecabaranain@gmail.com

-Nafarroako liburutegien sareko OPAC.

 

Maileguak nola eskatu: Maileguak

Maileguak nola eskatu online: Maileguak online

 

ITZULTZEAK SARRERAKO BUZOIAN EGINGO DIRA. Itzulitako dokumentuak 14 eguneko berrogeialdian jarriko dira segurtasun neurriak ziurtatzeko berriro eskuragarri jarri aurretik.

 

Momentuz, ezingo dira zerbitzu hauek eman:

 

– Irakurtzea eta ikasketa aretoan

– Eguneroko prentsa eta aldizkarien irakurketa

– Ordenagailuen erbilera Interneten sartzeko eta OPAC katalogoa kontsultatzeko

–  Aurrez aurreko jarduerak (Irakurketa taldeak, Ipuinkontalariak, etb)

– Liburutegien arteko mailegua

 

Barkatu eragozpenak