Oinarrizko informatikari buruzko doako ikastaroa langabeentzat edo enplegua hobetzen ari direnentzat

Oinarrizko informatikari buruzko doako ikastaroa langabeentzat edo enplegua hobetzen ari direnentzat.
Zuekin harremanetan jarri gara Servicio Navarro de Empleo-Nafar Lansarek (SNE-NL) zuzendutako prestakuntza-programa abian jarri dela jakinarazteko. Arreta berezia jarri dugu emakumeen arrakala digitala gutxitzeko eta Nafarroako emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko.
Ikastaro horiek, NextGenerationEU Europako diru-funtsekin finantziatuak, erabat doakoak dira eta Foru Erkidego osoan ematen dira.
Eskaintzen den ikastaroa “Oinarrizko gaitasun digital pertsonalak eta administrazio elektronikorako gaitasunak” da, eta arlo horretan modu guztiz praktiko eta errazean hasteko programa oso bat du. 40 orduko prestakuntza da (bi astetan banatua) eta aurrez-aurrekoa.
Barañainen honako ikastaro hauek programatu dira
- Data: 2023ko irailaren 25tik urriaren 6ra
- Ordutegia: 9:15etatik 13:15etara
- Tokia: Udal Telezentroa (Liburutegi publikoa, 1. solairua)
- Ikastaroaren kodea: 697NS (izena eman)
(IKT-Telezentroa, Merkataritza eta enplegua)