Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko martxoak 21

Lagunak-en Ginkana

Foto noticia
Lagunak igerilekuetara goaz!
Barañaingo Udal Ludotekatik Ginkana bat antolatu dugu Lagunakeko Udal Igerilekuen kanpoaldean.
Ostiral honetan arratsaldez, martxoak 14, Ludoaren bazkideek, igerilekuetako instalazioetaz gozatu ahalko dute (bainatu gabe), Ginkana bat eginez. Patinodromoa, futbol-pistak, askaldegiak, Paddle pistak eta abar ezagutu ahal izango dituzte.
Denak taldean jaisteko, Ludotekan 17:00etan geratuko gara eta bertara 19:00etan itzuliko gara. Ludotekan 17:00etan egon ezin direnak zuzenean joan daitezke Lagunakera. 17:00etatik 19:00etara Ludoteka itxita egongo da.
Ostiral honetan eta Ginkana prestatu ahal izateko, 16:00etatik 17:00etara ez da familientzako arretarik egongo.  Aste honetan zehar 16:00etatik 16;30era etor zaitezkete behar izanez gero.
Ez da beharrezkoa izango Ginkanan parte hartzen dutenak Lagunak elkarteko bazkide izatea eta euria egiten badu, jarduera bertan behera geratuko da.
Animatu!
Volver arriba