Kultura – Udako kultura agenda 2025

2025eko udako kultura agenda aurkezten dizuegu, datorren abuztuaren 6tik aurrera hasiko diren ekitaldi eta jarduerekin: Aire zabaleko zinema eta Artearekin Terraza Kulturaguneko Plazako karpan, Kultura Etxeko ikastaro eskaintza, Konpartsaren Eguna, Musika Eskolako “Gozatu Musika Entzuten” ikastaroa… Jarduera guztiez gozatzea espero dugu.
Bide batez, gogorarazi nahi dizkizuegu 2025/2026 ikasturtean 1. lauhilabeterako Kultura Etxeko ikastaroetan izena emateko datak (urriaren 1etik urtarrilaren 31ra bitarteko ikastaroak):
ERROLDATUEK: Online eta aurrez-aurre Udaletxean ere, 2025eko irailaren 4tik 14ra.
INTERESADUN OROK: Online eta aurrez-aurre Udaletxean ere, 2025eko irailaren 17tik 19ra.
Mª Luisa Elio Liburutegiak “Historiaren istorioak” nahieran ikastaroa eskaintzen du, urrian (15, 22, 29) eta azaroan (5, 12, 19, 26), 18etatik 19:30era. Izen-ematea goian aipaturiko datetan eta adierazitako moduan egin beharko da (irailaren 4tik 14ra erroldatuek / irailaren 17tik 19ra interesadun orok). Izen-ematea irekita egonen ikastaroa hasi bitarte, toki hutsak agortu arte.
Musika Eskolako “Gozatu musika entzuten” ikastarorako matrikulak irailaren 1etik 11ra izango dira Eskola beraren bitartez (+info: www.escuelamusicabarañain.es/eu) eta ikastaroa irailaren 12tik urtarrilaren 9ra garatuko da.
Uda kultural zoriontsua izan!
UDAKO AGENDA 2025 (pdf)


