Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2026ko ekainak 29

Kultura – Udako kultur agenda 2026

Foto noticia
2026ko udako kultura agenda aurkezten dizuegu, abuztuaren 5etik aurrera hasiko diren ekitaldi eta jarduerekin: Aire zabaleko zinema eta Artearekin Terraza Kulturguneko Plazako karpan, Kultura Etxeko ikastaro eskaintza, Konpartsaren Eguna, Musika Eskolako “Gozatu Musika Entzuten” ikastaroa, “Aukeran” ikastaroak Mª Luisa Elio Liburutegian… Jarduera guztiez gozatzea espero dugu.
Bide batez, gogorarazi nahi dizkizuegu 26/27 ikasturtean 1. lauhilabeterako Kultura Etxeko ikastaroetan izena emateko datak (urriaren 1etik urtarrilaren 31ra bitarteko ikastaroak):
  • ERROLDATUEK: Online eta aurrez-aurre Udaletxean ere, 2026ko irailaren 3tik 13ra.
  • INTERESADUN OROK: Online eta aurrez-aurre Udaletxean ere, 2026ko irailaren 16tik 18ra.

Musika Eskolako “Gozatu musika entzuten” ikastarorako matrikulak irailaren 1etik 11ra izango dira Eskola beraren bitartez (+info: www.escuelamusicabarañain.es/eu) eta ikastaroa irailaren 11tik urtarrilaren 8ra garatuko da.

Programak “100 urte Mª Luisa Elio gabe” aurrerapena ere jasotzen du, programatutako ekitaldiekin.

Uda kultural zoriontsua izan!

UDAKO AGENDA 2026

Volver arriba