Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2021eko apirilak 15

Kultura – Txotxongilo Jaialdiko Erakusketak: txotxongilo eta istorioak, eta 2021eko kartel lehiaketaren kartel hautatuak.

Foto noticia

Maiatzaren 5etik 9ra egingo den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren barne, “Nire txotxongiloa egiten dut” eta “Txotxongilo-istorio bat irudiztatuta edo komiki eran” 2020 lehiaketetara aurkezturiko lanak ikusgai izanen ditugu maiatzaren 3tik 21era -biak barne- Kultura Etxeko korridoreetan. Lan horiek batik bat Barañaingo ikastetxe eta institutuetan egin dituzte, bertako ikasle haur eta gazteek. Erakusketak 210 obra biltzen ditu, txotxongilo eta istorioen artean.

Barañaingo saltokietan bigarren erakusketa bat ere izanen dugu ikusgai, 2021eko Txotxongilo Jaialdia iragartzeko Kartel Lehiaketara aurkezturiko kartelen artean eginiko aukeraketarekin. Erakusketa hori honako establezimendu eta lekuetan (Kultura Etxea ere barne) bisitatu ahal izango da, maiatzaren 3tik 21era bitartean baita ere, biak barne:  1. Kultura Etxea- 2. Udaletxea – 3. Liburutegia – 4. Taberna Los Gorris – 5. Centro Estética Ilargi Estetika Zentroa – 6. Ciclos Muruzábal – 7. Estanco nº 2 Isaba Estankoa – 8. Estanco nº 3 Estankoa –  9. Farmacia Beatriz Cubillas Botika – 10. Farmacia Blanca Arrese Botika – 11. Herbolario Andrómeda Belar-denda – 12. Librería Ibáñez Liburudenda – 13. Librería Central Liburudenda – 14. Librería Studio Liburudenda – 15. Lider Tech – 16. Mercería Dabea Joskintza-denda – 17. Peluquería Arritxu Ileapaindegia.

Bigarren erakusketak 39 kartel jaso ditu (lehiatu zuten 169 karteletatik), horietako 23 Kultura Etxean.

(Esteka: 2021eko Jaialdiaren egitaraua)

 

 

Volver arriba