2025eko maiatzak 6
Kultura – TOKI ALDAKETAK Txotxongilo Jaialdiko egitarauan

JAIALDIAREN EGITARAUAN IRAGARRI DEN BEZALA, LEKU ALDAKETA HAUEK BERRESTEN DITUGU EGURALDI EZEGONKORRAGATIK:
- Maiatzaren 8an, hiru saioak Binefarko Titiriteroekin (Aragoi): 10:00etan eta 12:00etan “EN LA BOCA DEL LOBO” eskola-umeekin eta interesa duen edonorentzat irekita, eta 18:00etan “EL ABRAZO” publiko guztientzat, Kulturaguneko karpan izanen dira (Nafarroako Komunitatea kalea, 2).
- Maiatzaren 9an, “UN MUNDO PERFECTO” Hilando Títeres konpainiarekin (Madril), bi saioak, 10:00etan eta 12:00etan, eskola-umeekin eta interesa duen edonori irekita, Kulturaguneko karpan izanen dira.
Bihar, maiatzak 7, eguraldiaren aurreikuspen eguneratuaren arabera, berretsiko dugu PANTA RHEI konpainiak maiatzaren 9an “IZARREN HARTZA” emanaldiaren bi saioak, 12:00etan eta 18:00etan, eskola-umeekin eta interesa duen edonorentzat ere, hasiera batean programatutako lekuan (Barañaingo lakuan) eskainiko dituen ala tokiz aldatuko diren.
Programaren gainerako saioak estalpean egingo direnez, ez dago aldaketa gehiagorik.