Kultura – “NADIE ESTÁ LEJOS – INOR EZ DAGO URRUN” (dokumentalaren proiekzioa 19etan eta aurretik kale performance-a 18etan)

Pobrezia-egoeran dauden pertsonen errealitatea, “Inor ez dago urrun” zikloan.
Gure herriak ziklo honetan parte hartzen du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Sailarekin koordinatuta, giza eskubideen errespetuaren eta sustapenaren gaiaren inguruan. Barañainek urriaren 3an hasiko du zikloa, 19:00etan, Barañaingo Kultura Etxean, NADIE ESTÁ LEJOS – INOR EZ DAGO URRUN dokumentalaren proiekzioarekin. Dokumentalak 45 minutu inguru iraungo du, eta ondoren 30 minutuko solasaldia izango dugu. Proiekzioaren aurretik, 18:00etan Barañaingo Kulturaguneko plazan, gaiarekiko sentsibilizaziorako kaleko performance bat egingo da, dokumentalaren atariko gisa. Esperientzia bizitzera animatzen zaituztegu.
Dokumentalak pobrezia, etxegabetasun eta ahultasun ekonomikoko egoeran dauden pertsona talde baten esperientzia jasotzen du, urte oso batez, eta pertsona horien eraldaketa-prozesua erakusten digu.
Dokumentala beste herri batzuetatik igaro ondoren, urriaren 7an beste kale performance bat egingo da Iruñeko Baluarte Plazan Ados Teatroarekin, pobrezia eta etxegabetasunari buruz, proiekzioen zikloa osatuko duena.
NADIE ESTÁ LEJOS – INOR EZ DAGO URRUN performance-aren hizkuntzatik egindako gogoeta bat da, gizartearen aporofobiaren fenomenoari buruzkoa, arte eszeniko eta plastikoetako profesionalekin eta egoera ekonomiko ahulean dauden pertsonekin elkarlanean egina. Proiektuak 2022an Giza-Antzezpeneko Ars Mediterránea Saria jaso du.

