Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2025eko apirilak 12

Kultura + Merkataritza eta Enplegua – Txotxongilo Jaialdiaren 31. edizioa TITIRITOUR ERAKUSKETA : txotxongilo eta kartelak

Foto noticia

Barañaingo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren barne (maiatzaren 8tik 10era bitartean da Jaialdia), Kultura Etxeko korridoreetan (2. solairua) ikusgai egongo da apirilaren 28tik maiatzaren 11ra, biak barne, “Nire txotxongiloa egiten dut” eta “Txotxongiloen istorio bat” 2024 lehiaketetara aurkeztutako lan guztien aukeraketa bat. Lan horiek batez ere Barañaingo ikastetxe eta institutuetan ikasten ari diren haur eta gazteek egin dituzte, 87 haur eta gazteren parte-hartzearekin.

(Argazkiak © Barañaingo Udalaren Kultura Arloa: 2021ean eginiko ERAKUSKETAREN IRUDIAK)

Barañaingo denda eta zentro publikoetan ere erakusketa izango dugu (Kultura Etxea barne), 2025eko Txotxongilo Jaialdia iragartzeko Kartel Lehiaketan aurkeztutako 44 kartelekin. Kartel horietatik, 26 Kultura Etxeko 1. solairuko korridoreetan ikusi ahal izango dira, OROKORRA eta JUAN FARO-ANA BUENO modalitateetan saritutako irabazleak barne (hala ere, Udaletxean kartel sarituak poster formatuan ere ikusi ahal izango dira). Erakusketa jarraian adierazitako establezimendu eta zentro publikoetan bisitatu ahal izango da, apirilaren 28tik maiatzaren 11ra, biak barne (establezimendu/zentro bakoitzaren ordutegian). TITIRITOUR erakusketa Kultura Arloak antolatua da, Merkataritza eta Enplegu Arloaren lankidetzarekin.

UDAL ZERBITZUA/DENDA
1Ayuntamiento Udaletxea 948286310 (Pza. Consistorial s/n / Udaletxe plaza z.g.).
2Centro Estética Ilargi (Amaia) Comercial 20 bajo (618559188).
3Cuadros y molduras Larráyoz (David Larráyoz) Comercial 8 bajo (948269759).
4Farmacia Cubillas (Bea Cubillas) Comercial 4 bajo (948254733).
5Veterinaria Abodi (Samuel López) Pueblo Viejo 10 bajo (649274772).
6Servicios Sociales Gizarte Zerbitzuak 948199780 (Plaza Nelson Mandela Bake plaza, s/n – z.g.).
7Garbitel Telefonía (Garbiñe) Sauces 1 bajo (948043377).
8Cocinas Andía (Idelfonso) Av. Pamplona 4 bajo (948177630).
9Cenor Fermín (Maria de Esteban) Central 8 bajo (948270710).
10Estanco nº 2 Isaba (Isabel Isasi) Central 10 bajo (948256939).
11Issabela Moda (Isabel Cuenca) Central 12 bajo (657048590).
12Peluquería Arritxu Ileapaindegia (Arritxu) Rascacielos 21 bajo (948185889).
13S.M. Lagunak Udal Zerbitzua 948181233 (Ronda de Barañáin, s/n – Barañaingo Ingurabidea, z.g.).
14Carnicería La Aldeana (Julio Gil) Lurgorri 6 bajo (948180716).
15Farmacia Juan Martínez Gurrea (Jon Gurrea) Eultza 62 bajo (948188210-630127204).
16Biblioteca Mª Luisa Elio Liburutegia 948286628 (Lurgorri, 12-14).
17Escuela de Música Luis Morondo Musika Eskola 948185343 (Comunidad de Navarra, Nafarroako Komunitatea 2).
18Auditorio Barañáin Auditorioa 948281038 (Comunidad de Navarra, Nafarroako Komunitatea 2).
19Casa de Cultura Kultura Etxea 948185310 (Comunidad de Navarra, Nafarroako Komunitatea 2).

LAGINAK OSORIK IKUSTEKO, 31. EDIZIO HONETAKO ERAKUSKETA BIRA EGITEA GOMENDATZEN DIZUEGU, UDALETXEAN HASI ETA KULTURA ETXEAN AMAITUKO DENA, ADIERAZI DIREN ETA BARAÑAINGO MAPAN KOKATURIKO SALTOKI ETA ZENTROEN SEKUENTZIARI JARRAITUZ.

Volver arriba