Kultura – Mª Luisa Elioren familiaren bisita bere izena daraman liburutegira

Mª Luisa Elioren familiak Nafarroa bisitatu zuen atzo, Memoriaren Nafarroako Institutuak bere familia-artxiboak digitalizatu eta zabaldu zitzakeelako; Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak hartu zituen, eta familiak Barañainera jo zuen gero, 1940tik Mexikon erbesteratutako (eta 2009an zendutako) idazle nafarrari ohore egiten dion Mª Luisa Elio liburutegiaren eraikina ezagutzera. Egungo Mª Luisa Elio Liburutegiaren izen berria 2018ko apirilaren 19an, ostegunez, jarri zen. (esteka albistera, Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundea).
Arratsaldean, Diego García Elío, Juan Ramón Corpas eta Fátima Frutos kazetari eta idazleak “Tiempo de llorar” liburuaren aurkezpena egin zuten Iruñean, Espainiako Gerra Zibilaren ostean erbesteratu zuten María Luisa Elioren liburu bildua. Liburu honetan, bere haurtzaroko hirira, Iruñera, itzultzeko egindako bidaia kontatzen da, erbesteratutako pertsonen sufrimenduaren metafora bihurtuz. Obrak erbestearen trauma, itzultzeko gogoa eta historia pertsonala eta historia politikoa uztartzeko esperientzia aztertzen ditu, obraren sinopsian irakur daitekeen bezala.

(Diego García Elío -semea- eta Mª Luisa García -amonaren izen bereko biloba-. Barañaingo liburutegiak utzitako argazkia)


