Kultura – “LA COMEDIA DE LAS EQUIVOCACIONES”, Kultura Etxeko helduen antzerki-tailerraren antzezpena

Maiatzaren 17an, larunbatez, 20etan, Kultura Etxeko Helduen Antzerki tailerreko ikasleek 2024/2025 ikasturtean prestatzen ari diren antzezlana aurkeztuko dute Barañain Auditorioan, tailerraren irakasle den Marisa Serrano aktorearen zuzendaritzapean. Sarrerak (doakoak) Auditorioaren webgunearen bidez eskuratu ahal izango dira:
https://es.patronbase.com/_AuditorioBaranain/Productions
( LA COMEDIA DE LAS EQUIVOCACIONES antzezpena hautatuta emanaldien zerrendatik)
Sinopsia:
“Zer da egia? Zein da egiazkoa deitzea adostu dugun horren guztiaren jatorria? Non oinarritzen dira erantzun zuzenen oinarriak? Ez al da akatsa galdera horien guztien erantzuna? Zer litzateke egia eta zuzena, akatsagatik ez balitz? Existituko ote zen? Faltsuaren eta okerraren ondorio da egiaren eta zuzenaren existentzia.
Ez al gaude denok hemen naturaren akats batengatik Charles Darwin zaharrari kasu egiten badiogu? Eta zer esan Colon almiranteari buruz? Ez al zen kalkulu akats bat izan Mundu Berrira iristeko aukera eman ziona? Ba al zenekiten Flemingek istripuz aurkitu zuela penizilina?
Errakuntza eta akzidentala bizitza-dibertsio eta -sehaska aukerak dira, zalantzaren eta akatsaren alaba da egia; eta behar bezalako egia orok prest egon behar du, hala eskatzen zaionean, hala izateari uzteko.
Akatsa, ordea, askoz interesgarriagoa da. Okerrak aukerak dira, batez ere ikasteko aukerak.”