Kultura- Itziar Migueliz eta Amaia Ubani Barañain BHIko ikasleei saria: EL BAÚL DE NUESTROS ABUELOS. MEMORIAS DE UNA GUERRA INCIVIL.

KULTURA / HEZKUNTZA / HISTORIA:
Itziar Migueliz eta Amaia Ubani Barañain BHIko ikasleek Eustory Iberia lehiaketaren XVIII. deialdiaren hirugarren saria lortu dute El baúl de nuestros abuelos. Memorias de una guerra incivil ikerketarekin. Rebeca Ortega irakasleak tutorizatu du aipatu ikerketa. Bertan, aitonen eta haien Artieda eta Oibar herrien gorabeherak kontatzen dituzte, Gerra Zibilean. Bata, boluntario karlista; eta bestea, umezurtza, aita hil baitzioten auzotar pobreenen artean herri-lurrak banatzeko eskatzeagatik.
Eustory Iberia unibertsitateaurreko historiari buruzko nazioarteko lehiaketa nagusia da, eta Espainiako, Portugalgo eta Iberoamerikako ikasleak dira bertan. Irabazleek eskudirutan jasoko dute saria (500 euro + 250 euro tutorearentzat), baita Europa osoko lehiaketa nazionaletako irabazleak biltzen dituen ikerketa-campus batean parte hartzeko aukera ere. Aurreko helmugetako batzuk Berlin, Brusela, Budapest, Helsinki, Liubliana, Oslo, Praga, Sofia, Tallin, Madril edo Ronda izan dira.
Zorionak, Itziar eta Amaia ikasle sarituei, bai eta Rebeca tutoreari ere !!
