Kultura – Ikastaro eta tailer egitaraua 2020-2021
ADI, AZKEN ORDUKOA! Jakinarazi nahi dizuegu 2020-2021 eskaintza osatu dugula dantza-ikastaro eta -tailerrekin; izan ere, abuztuaren 28an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri den araudia betetzeko moduan gaude, erabilgarri dauden espazioekin.
KULTURA ARLOAREN MUNDUKO DANTZEN ESKAINTZA 2020-2021 (gaztelaniaz)
Eskaintza honetako munduko dantza ikastaro bakoitzean 12 ikasle onartuko dira gehienez, araudiak eskatzen duen edukiera bete ahal izateko.
Argitaratutako araudiaren laburpena:
“… 3. – Nafarroako Gobernuaren 2020ko ekainaren 19ko Erabakiaren eranskina aldatzea, 3.9 atalari 3. puntua gehituz, honela idatzita:
“3. Dantza-aretoen edukiera pertsona bakoitzeko 5 metro koadroko irizpidearen arabera kalkulatuko da.
Dantza-jarduerak, modalitate guztietan, 1,5 metroko tartea jaso beharko du ahal den neurrian. Distantzia hori bermatu ezin bada, maskarak erabili beharko dira.
Ikasle-taldeak egonkorrak izango dira, eta ezin izango da aldaketarik egin taldeen eta/edo eskolen artean.
Bikotekako dantza-eskoletan, taldekideak berberak izango dira ikastaroak irauten duen bitartean, eta ezin izango da aldaketarik egin ez bikotean, ez klase batean, ez bestean.
Klaseen arteko espazioak aireztatuko dira, ahal dela modu naturalean.
Ikastaro eta tailer egitaraua Barañaingo Kultura Etxean eta Mª Luisa Elio liburutegian
Aurten, osasun-larrialdiko egoerara egokitu behar izan ditugu geure buruak, eta horren ondorioz ikastaro eta tailer gutxi batzuen eskaintza sortu da. Eskaintza hori laster osatzen saiatuko gara, dantza ikastaro eta tailerrak berreskuratuz. Ikastaroak urrian hastea aurreikusi da, ohi bezala, eta agintariek parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko zehazten dituzten edukiera eta higiene sanitarioko neurriak errespetatuko dira.
Ikastaroetan parte hartzen duten pertsonei gomendatzen diegu ikastaroen hasieran eta horietan zehar osasun-agintariek zehazten dituzten neurriak jarraitzea. Publizitate honen egunean, badakigu segurtasun-distantzia gorde eta maskara erabili beharra daukagula.
Egoera hau bizi behar izan arren, parte-hartzaileek ingurune seguruan goza dezazuen nahi dugu, eta jarduerak beti arduraz egiteko ilusioa gal ez dezazuen.
IKASTARO eta TAILER EGITARAUA 2020/2021: KULTURA ETXEA eta MARIA LUISA ELIO LIBURUTEGIA