Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2026ko maiatzak 8

Kultura/IES Barañain – IES Barañainen musikal berria: “X ANIVERSARIO / X. URTEURRENA”

Foto noticia

IES Barañainen musikal berria: “X ANIVERSARIO / X. URTEURRENA”
Eguna eta tokia: 2026ko ekainaren 5a Barañain Auditorioan.
Ordua: 19:30ean.
Prezioa: 7,5 €/sarrera.
Sarrerak hartzeko web esteka:
https://www.auditoriobaranain.com/programacion/x-aniversario-x-urteurrena/

Sinopsia:

Musikal guztia IES Barañain institutuko musikalen hamargarren urteurrenaren ospakizunaren ingurukoa da. Zentroaren “Proyecto de Artes Escénicas” egitasmoan lagundu duten pertsonen eta erakundeen testigantzak jasotzen dira. Horrela, proiektu hori hainbat prismatatik ezagutarazten da, musikalen 10 urte hauetako lanaren atzean dagoenaren ideia txiki bat eskainiz.

Emanaldi honetan, aurreko musikaletako hamar abesti taularatuko dira: We will rock you, Waka waka, Waterloo, Somewhere over the rainbow, Un mundo ideal… Hori guztia, DBHko 4. mailako IES Barañain institutuko ikasleek, 4. mailako D.C. taldekoek, Batxilergoko 1. mailako ikasleek, “Proyecto de Artes Escénicas” izenekoak, eta Batxilergoko 2. mailako Orkestrako ahotsek lagunduta, iaz zuzenean jo zutenak.

Halaber, ikastetxeko irakasleen, irakasle ohien eta gure BHIko ikasle ohien abesbatzak ere parte hartzen du, baita institututik kanpoko pertsonek ere.

Volver arriba