2022ko irailak 23
Kultura/Gizarte Ongizatea – Coopera GGKEaren Erakusketa Kultura Etxean

Artea tresna gisa kulturarteko bizikidetzaren eraldatze eta tokiko gizarte-kohesiorako. Coopera GGKEak eskulanen eta adierazpen artistikoaren tailerretako lanak erakusten ditu erakusketa honetan, eta horien bidez 4 kontinentetako pertsonak biltzea lortu du: Afrika, Europa, Amerika, Asia.
ERAKUSKETAREN KARTELA (PDF)
Irailaren 26an, inaugurazioan, lanen egileak izango ditugu, sormen prozesuan izandako esperientzia eta aberastasunaren berri emateko.
Tailer edo lantegiek (puntillismoa, loreontzien dekorazio edo apainketa, gurutze-puntu faltsua, pintura eta oihalezko dekorazio edo apainketa) zubiak eta gizarte-laguntzako sareak sortu dituzte parte-hartzaileen artean. Hurrengo bideoek esperientziara hurbiltzen gaituzte: