2022ko ekainak 13
Kultura/Festak – BARAÑAINGO FESTAK 2022, egitaraua

Barañaingo festak ekainaren 22an, asteazkenez, hasiko dira, 19:00etan, Udaletxeko balkoitik suziria jaurtiz, aurten Lagunak Elkarteko gizonezkoen futbol taldearen eskutik, Hirugarren Mailara igo berria (nahiz eta goizeko 11:00etatik ekintzez gozatzeko aukera izango den).
Bost egunez herriko kaleak musikaz eta animazioz beteko dira. Programa gaur aurkeztu dute, 10:00etan, Maria Lecumberri Alkateak eta Pablo Arcelus Kultura eta Euskara Batzordeburuak, Udaleko Erabilera Askotariko Aretoan. Festa zoriontsuak izan!
BARAÑAINGO FESTA EGITARAUA 2022 (bertako saltokien iragarkiekin)
BARAÑAINGO FESTA EGITARAUA 2022 (iragarkirik gabe)
![]() | ![]() |