Kultura Etxea eta Liburutegia: Izen-emate kanpaina urtarrilean (1. lauhilekoaren berritzeak eta izen-emate berriak). 2. lauhilekorako izen-emateak.

Barañaingo Udalak 2024ko urtarrilean irekiko du izena emateko epea, Kultura Etxeko zein Mª Luisa Elio Liburutegiko jardueretan 1. lauhilekoan izena emanda zaudetenok 2. lauhilekorako izen-ematea berritzeko (ikastaro eta ordutegi berean) eta/edo Kultura Etxeko eta Liburutegiko jardueretan izena emateko (Mª Luisa Elio liburutegiko ikastaroen eskaintza berria). Ikastaroak 2023/2024 ikasturteko 2. lauhilekorako (2024ko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra) zuzenduak dira (Kultura Etxearen kasuan, 2024ko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte; Liburutegiaren kasuan, egun jakinetako ikastaroak otsail-maiatz aldian).
- Udal egitaraua – ikastaro eta lantegiak Kultura Etxean eta Liburutegian 2023/2024 ikasturteko 2. lauhilekoan (pdf)
- Kartelak – 2. lauhilekorako izen-emate kanpaina urtarrilean (pdf)
- 2024 zoriontsua
GARRANTZITSUA: ONLINE izen-ematea gomendatzen dugu, izen-emate datetan Herritarren Arretarako Bulegoko saturazioa dela eta.
1) I Z E N – E M A T E B E R R I T Z E A K
1. lauhilekoaren jarduera eta ordutegi berean:
2024ko urtarrilak 9 – 14 (FASEA AMAITURIK)
2) I Z E N – E M A T E B E R R I A K soilik ERROLDATUEK:
2024ko urtarrilak 17 – 21 (FASEA AMAITURIK)
3) I Z E N – E M A T E B E R R I A K
interesadun orok:
2024ko urtarrilak 22 – 23
(GARRANTZITSUA: IKASTAROA HASI ARTE, IZENA EMATEA ONARTUKO DUGU PLAZAK DAUDEN BITARTEAN)
Izena emateko bideak:
ONLINE: Izena Emateko Plataformaren bidez Izena Emateko Plataformarako sarbidea
AURREZ-AURRE: Herritarren Arretarako Bulegoan, Udaletxe plaza z/g (8:30 – 14:00, astelehenetik ostiralera).
![]() |