2023ko abenduak 15
Kultura – Errege Kabalgata eta harrera Auditorioan 2024, urtarrilaren 5ean

Barañaingo AKABAR Kabalgata Elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatutako Errege Kabalgatarako egitaraua aurkezten dizuegu.
Ohiko ekitaldi honetaz gozatzea espero dugu!
Urtarrilaren 5ean, ostiralez, urtero bezala, Barañainera iritsiko dira… Meltxor, Gaspar eta Baltasar, haien segizioarekin. Hau izango da herrian zehar egingo duten ibilbidea:
2024ko KABALGATA IBILBIDEA
Ibilbidearen ondoren harrera egingo zaie Entzunaretoan 20:30ean. Ekialdeko Errege Magoei Entzunaretoan harrera egiteko, sarrera librea izango da edukiera bete arte. Egun berean, 15:00-20:30 bitartean, gonbidapenak emango dira leihatilan.
