Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2022ko abenduak 20

Kultura- Done Eztebe Barañaingo zaindariaren egunerako ekitaldiak

Foto noticia

Done Eztebe eguneko ekitaldi-egitaraua, abenduaren 26an:

8:00 Barañaingo Auroroak. Done Ezteberi egunsentiko kantua.

9:00 Done Eztebeko dianak, Ezpelur Dultzaineroak eta Barañaingo Gaiteroak, Udaletxe plazatik.

10:30 Udalbatzaren irteera Udalbatza Txikiarekin eta kultura elkarteekin batera segizioan.

11:00 Meza Done Ezteberen ohoretan, Luis Morondo Musika Eskolako Haur Kantariekin eta Orkestra Gaztearekin, zein Barañaingo Auroroekin. Done Paulo eta Done Eztebe elizan.

12:00 Coral Barañain Abesbatzarekin gabon kantak Nelson Mandela Bake plazan.

13:00 Gizarte eta Kirol sarien banaketa Barañaingo Canciones de Siempre taldearen parte-hartzearekin. Barañain Entzunaretoan.

13:15 Barañaingo Jauzi Taldeak antolaturiko “Dantzan Enparantzan” Udaletxe plazan.

18:00 Haurrendako antzerkia Barañain Entzunaretoan (gaztelaniaz): Iluna Producciones-en “Un cuento de miedo (que da risa) de la serie Ana Montaña”. Sarrerak doakoak dira, gehienez lau eman dira ahal dela haurrendako eta hurrengo estekan hartuko dira:
*Erroldatuek txarteldegian, abenduaren 13tik 16ra, 18:00-20:30, NAN edo agiri baliokidea erakutsita.
*Publiko orok: https://es.patronbase.com/_AuditorioBaranainEu/Productions webgunean edo Entzunaretoko txarteldegiaren ordutegian presentzialki  ABENDUAren 17tik aurrera.

(Evento de Agenda Cultural de Navidad * Gabonetako Kultura Agendako jarduera)

Volver arriba