Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2020eko otsailak 26

Kultura – Barañaingo Festak iragartzeko Kartel Lehiaketa 2020 (HAURRAK eta HELDUAK modalitateak)

Foto noticia

AURKEZTEKO EPEA ATZERATUTA ABISU BERRIA IZAN ARTE WEB ORRIAN: Gehiago irakurri.

Beste behin ere, Kultura Arloak 2020ko Barañaingo Festetako Kartel Lehiaketa jarri du abian, ohiko legez HAURRAK eta HELDUAK modalitateekin.

  • HAURRAK modalitatean parte har dezakete Lehen Hezkuntzan eta DBHko 1. eta 2. mailan ari diren Barañaingo ikasle guztiek. Hiru sari emanen dira, eskolarako 3 material sortarekin (90na euroko balioa dutenak). Kartel parte-hartzaileak ikusgai jarriko dira Barañaingo Kultura Etxeko pasabideetan.
  • HELDUAK modalitatean parte har dezakete Espainiako nahiz nazioarteko artistek, eta bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztuko ditu, jatorrizkoak beti ere. 1.000 euroko sari bakarra emanen da. Hiru kartel finalista hautatuko dira, eta, ondoren, Barañainen erroldatuta dauden herritarrek bozketa bidez kartel irabazlea hautetsiko dute. Kartel parte-hartzaileak ikusgai jarriko dira Barañaingo Kultura Etxeko pasabideetan.

Bi modalitateetarako honakoa da obrak aurkezteko epemuga: 2020ko apirilaren 24ko 14:00ak (ostirala). Lanak aurkeztu behar dira Kultura Etxeko Atezaintzan (ordutegi jarraian, goizeko 9:00etatik arratseko 9:00etara, aurkezteko aukera izanen delarik).