Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2025eko maiatzak 9

Kultura/Barañain BHI – Barañan BHI-ren musikal berria: “TRAS EL TELÓN / OIHALAREN ATZEAN”.

Foto noticia

Barañain BHI-ren musikal berria: “TRAS EL TELÓN / OIHALAREN ATZEAN”.

Eguna eta tokia: 2025eko maiatzaren 23a, ostirala, Barañain Auditorioan. Ordua: 19:30ean.  Prezioa: 6,5 €/sarrera.

Sarrerak hartzeko web esteka:

https://es.patronbase.com/_AuditorioBaranainEu/Productions

Sinopsia:

Lehen aldiz, antzerki musikaleko konpainia apal batek Madrilera jauzi egiteko eta horretarako prestatzen ari diren ikuskizuna antzezteko aukera izango du. Muntatze-prozesuan, konpainia horretako kideen (abeslariak, dantzariak, zuzendari artistikoa, etab.) bizipenen lekuko izango gara. Eta oihalaren atzean gertatzen denarekin bat egingo dugu, hala nola castingekin, laneko arazoekin eta arazo pertsonalekin, lehia basatiarekin, produkzio-etxe indartsuek kontratatu beharrarekin eta abarrekin.

Ikuskizun honetan musikal ospetsuen abestiak taularatzen dira: Grease, Mamma mía, La la Land… Barañain BHIko DBHko 4. mailako “Musika” ikasgaiko ikasleek, Batxilergoko 1. mailako “Arte Eszenikoen Proiektua” ikasgaiko  ikasleek eta iaz ikasgaia egin zuen Batxilergoko 2. mailako zenbait ikasleek… denek egindako guztia. Ikasle horien ahotsak musikaleko orkestrak lagunduta entzungo dira zuzenean.

DBHko 4. mailako “Adierazpen artistikoa” ikasgaiko ikasleek ere laguntzen dute Greased Ligthnin’ autoa egiten, bai eta irakasleek, irakasle ohiek eta ikastetxeko ikasle ohiek ere.

 

Volver arriba