Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2020eko ekainak 23

Kultura ABISUA – BERRABIARAZITA Lehiaketa, Barañaingo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia 2020 iragartzeko

Foto noticia

Udalaren Kultura Arloak jakinarazten dizue 2020ko Barañaingo XXVI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia irailean egitea aurreikusi duela, eta BERRIZ JARRI DU ABIAN Jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa (maiatzean egitekoa zen Jaialdia eta hura iragartzeko lehiaketa bertan behera geratu ziren osasun larrialdiagatik).

16 urtetik gorako edonork parte ahal izanen du.

Gehienez 3 lan aurkeztu ahal izanen ditu pertsona bakoitzak; beti ere, originalak eta saritu gabeak izan beharko dute lanek.

Kartelak aurkezteko epea 2020ko abuztuaren 7an amaituko da. Lanak Kultura Etxean aurkeztu beharko dira, Atezaintzan (goizeko 9etatik 13:00etara).