Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2022ko martxoak 9

Kultura – 2022ko Barañaingo festak iragartzeko kartel lehiaketa (modalitateak: HAURRAK eta HELDUAK)

Foto noticia

Kultura Arloak 2022ko Barañaingo Festetako Kartel Lehiaketa jarri du abian, ohiko legez HAURRAK eta HELDUAK modalitateekin.

  • HAURRAK modalitatean parte har dezakete Lehen Hezkuntzan eta DBHko 1. eta 2. mailan ari diren Barañaingo ikasle guztiek. Hiru sari emanen dira, eskolarako 3 material sortarekin (90na euroko balioa dutenak). Kartel parte-hartzaileak ikusgai jarriko dira Barañaingo Kultura Etxeko pasabideetan.
  • HELDUAK modalitatean parte har dezakete Espainiako nahiz nazioarteko artistek, eta bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztuko ditu, jatorrizkoak beti ere. 1.000 euroko sari bakarra emanen da. Hiru kartel finalista hautatuko dira, eta, ondoren, Barañainen erroldatuta dauden herritarrek bozketa bidez kartel irabazlea hautetsiko dute. Kartel parte-hartzaileak ikusgai jarriko dira Barañaingo Kultura Etxeko pasabideetan.

Bi modalitateetarako honakoa da obrak aurkezteko epemuga: 2022ko apirilaren 29ko 14:00ak (ostirala). Lanak aurkeztu behar dira Kultura Etxeko Atezaintzan (ordutegi jarraian, goizeko 8:00etatik arratseko 8:00etara, aurkezteko aukera izanen delarik).

 

Volver arriba