Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2020eko martxoak 9

Kultura – 2. Ilargiz Blai larunbat gauean lakuan

Foto noticia

ATZERATUTA ABISU BERRIA IZAN ARTE WEB ORRIAN

Joan den otsailaren 1ean Konstituzio Parkean ilargia behatzeko lehendabiziko saio bat egin zen, Lakuaren ondoan, oso harrera ona izan zuena. Bertaraturikoek gure ama Lurraren satelite natural bakarraren kraterrak eta mendiak behatu ahal izan zituzten, bai eta argazkia atera ere sakelako telefonoarekin,  behin ahalmen handiko teleskopio bati  egokitu eta gero.

Kultura Arloak 2. saio bat antolatu du apirilaren 4rako, toki berean, 20:30ean. Jarduera hau berriz ere magiaz zipriztinduko delakoan gaude. Ekarri zure sakelakoa eta har ezazu parte!!

Ez da beharrezkoa aurretik gonbidapenik jasotzea edo izena ematea, asistentzia librea eta doakoa da.

(Erabat lainotsu baldin badago, bertan behera utziko dugu)