Kirolak – Kirol ikastaro eta tailerren udal egitarauan izena emateko eta berritzeko kanpaina. 2 lauhilekorako izen emateak.

Barañaingo Udalak Kirol ikastaro eta tailerretan izena emateko eta berritzeko epea zabalduko du 2022ko urtarrilean. Kirol ikastaro eta tailerrak gazte-helduei zuzendurikoak dira, 2. lauhilekorako (otsailaren 1etik maiatzaren 31 bitarteko ikastaroa).
I Z E N E M A T E A B E R R I T Z E A : urtarrilaren 10etik 18ra.
948 012 012 zenbakiaren bidez, tarifa laua dutenenetzat doakoa.
(Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 18:00etara)
I Z E N E M A T E B E R R I A K : ikus ondoko kartela.
* Kirol ikastaroak: gazte-helduei zuzendurikoak dira, 2. lauhilekorako (otsailaren 1etik maiatzaren 31 bitarteko ikastaroa). Izena emateko adin eskakizuna ondokoa da: 17 urtez goitikoentzat (2004. urtean, eta aurretik, jaiotakoak, salbu 15 eta 30 urte bitarteko Gazteentzako Karatea: 1991-2006 urteen artean jaiotakoak). Adinekoentzako ikastaroetako edo Kirol Eskoletako partaide baldin bazara, EZ duzu 2022ko urtarrilean izena eman behar, izena eman baitzenuen jada ikasturte osorako, maiatzaren 31 arte alegia.
*Jardueren eskaintza partzialki edo osorik alda liteke, une bakoitzean indarrean dauden osasun neurrien arabera, eta antolaketa doikuntzak edo neurri gehigarriak ekar ditzake.