Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2020eko maiatzak 8

Kirolak – Itxialdian bai, baina geldirik ez!

Foto noticia

ESPERIENTZIAK

 

Barañain herri aktiboa dugu: barañaindarrek egunerokotasunean jarduera fisikoa egiten dute, hainbat kirol praktikatzen dituzte, paseatzea ohikoa da, gora eta behera mugitzea ere bai… Poztekoa da herritar hain aktiboak izatea, txikienengandik hasi eta nagusienganaino.

Horregatik, badakigu itxialdian ere jarduera fisikoa zuen egunerokotasunaren parte izan dela: korridore luze edo txikia izanda, balkoian edo balkoirik gabe, baina beti animaturik. Egunero, osasuntsu egoteko beharrezkoak ditugun pausoak eman dituzue.

Itxialdian etxean nola entrenatu duzuen kontatzea nahiko genuke, bizipen horiek gure bizilagunekin konpartitzeko. Guztion artean herri hau aktibo eta kirolari egiten baitugu.

Horretarako, zuen esperientzia ondoko posta elektronikora bidal dezakezue: deportes@baranain.com. Gu Udal web orrian eskegitzeaz arduratuko gara.

 

Kirol txokoa abian jartzeko, lehenengo esperientzia eskegi dugu; txoko hau sortzeko ideia eman ziguna, hain zuzen:

EL PASEÍLLO DEL PASILLO – ALEJO SANDOVAL

 

 


EGIN KIROLA GUREKIN

Kirola etxetik egin nahi duzuenok, gidatutako jarduerak egiteko aukera duzue. Ondoko estekan kirol saioen menu zabala duzue eskura, laguntza profesionalarekin forman jarrai dezazuen. Gainera irakasle asko ezagunak dituzue, udal kirol jardueretako irakasleak baitira.

 

https://www.youtube.com/channel/UC_MNOrLCCCftxv3YLz3zkSw/videos

 


 

Volver arriba