2018ko urtarrilak 22
Kirolak – Atletismo pisten irekiera ordutegi berria.
Barañainek atletismo pistak, 2015eko irailetik erabilgarri ditu. Lagunakeko poligono ondoan daude pista horiek (erretegien atzealdean). Pistetara ere Oltza Zendeako Errondatik barna heldu daiteke, oinezkoendako bidetik.
Erabileran berritasunak:
– Atletismo pistak astelehenetik ostiralera goizeko 9:30 – 13:30 ordutegian irekiko dira eskaera eginez gero:
Aipatutako ordutegian pistak erabiltzeko aukera egongo da. Horretarako, pista erabili baino egun bat lehenago (gutxienez) eskaera egin behar da Barañaingo Udaletxeko bulegoetan eta beharrezkoa den tasa ordaindu:
– 1€ erroldatuek.
– 3€ ez erroldatuek.
* Astelehentik ostiralera lan egunetan.