2020eko maiatzak 13
Kirolak – 2020/2021 ikasturteko kirol ikastaroetan aldez aurretik izena emateko epea atzeratu da.
Barañaingo Udalaren Kirol Arloak jakinarazten dizue, 2020/2021 ikasturteko kirol ikastaroetan aldez aurretik izena emateko epea atzeratu egin dela.
COVID19-ak sortutako egoeraren ondorioz ezinezkoa da aurretiko izen emate kanpaina ohiko datan egitea. Beraz, atzeratu egingo da.
Egoerak ahalbidetzen duenean, data berria finkatuko da eta ohiko bideak erabiliz jakinaraziko da.