Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2026ko otsailak 16

Kirolak – “1.500.000 URRATS ERRONKA” IZEN-EMATEA 2026eko martxoaren 2tik 20era

Foto noticia

7. ERRONKA 1.500.000 urrats

IZEN-EMATEA 2025eko martxoaren 2tik 20era:

MARTXOAREN 2tik 20era arte zabalik izango da Udal honek Sedena enpresarekin elkarlanean antolatutako “1.500.000 urratseko erronka” kanpainan izena emateko epea.

Izen-emateak AURREZ-AURRE egin daitezke Barañaingo Kiroldegian edo posta elektronikoa BIDALITA v.markina@sedena.es  helbidera.

 

1.500.000 urratseko ERRONKAren helburua jarduera fisikoa sustatzea eta gizarte-loturak sendotzea da, zeregin kooperatibo eta partekatu bati esker. Hilabetez, eta gehienez 5 pertsonako taldeetan (3 pertsona gutxienez), 1.500.000 urrats lortu nahi dira, taldeko ibiltari bakoitzaren ekarpenak batuta.

– EGITASMOAREN AURKEZPENA: Otsailaren 26an, ostegunean, 18:00etan. Erabilera anitzeko gela (Barañaingo Udala)

 – TALDEEN IZEN-EMATEAK MARTXOAren 2tik 20era: Barañaingo kiroldegian edo v.markina@sedena.es  helbidera idatzita.

– MATERIALAK BANATZEA ETA EKIPOAK AURKEZTEA: Erabilera anitzeko gela (Barañaingo Udala), martxoaren 26an, ostegunean, 18:00etan.

 

 

Honekin batera badoakizue izena emateko txantiloia:

6Izen-ematea 7.  Milioi eta erdi urrats Erronka 2026

Volver arriba