Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2025eko martxoak 5

Kirolak – “1.500.000 URRATS ERRONKA” IZEN-EMATEA 2025eko martxoaren 3tik 21era

Foto noticia

6. ERRONKA 1.500.000 urrats

IZEN-EMATEA 2025eko martxoaren 3tik 21era:

MARTXOAREN 3tik 21era arte zabalik izango da Udal honek Sedena enpresarekin elkarlanean antolatutako “1.500.000 urratseko erronka” kanpainan izena emateko epea.

Izen-emateak AURREZ-AURRE egin daitezke Barañaingo Kiroldegian edo posta elektronikoa BIDALITA v.markina@sedena.es  helbidera.

 

1.500.000 urratseko ERRONKAren helburua jarduera fisikoa sustatzea eta gizarte-loturak sendotzea da, zeregin kooperatibo eta partekatu bati esker. Hilabetez, eta gehienez 5 pertsonako taldeetan (3 pertsona gutxienez), 1.500.000 urrats lortu nahi dira, taldeko ibiltari bakoitzaren ekarpenak batuta.

– EGITASMOAREN AURKEZPENA: Otsailaren 27an, ostegunean, 18:00etan, Barañaingo Kultura Etxean.

 – TALDEEN IZEN-EMATEAK MARTXOAren 3tik 21era: Barañaingo kiroldegian edo v.markina@sedena.es  helbidera idatzita.

– MATERIALAK BANATZEA ETA EKIPOAK AURKEZTEA: Barañaingo Kultura Etxean, martxoaren 27an, ostegunean, 18:00etan.

Honekin batera badoakizue izena emateko txantiloia:

Izen-ematea 6.  Milioi eta erdi urrats Erronka 2025

Volver arriba