Kartel Irabazlea 2022ko Barañaingo Txotxongilo Jaialdia iragartzeko kartel-lehiaketan
Badugu 2022ko Txotxongilo Jaialdia iragartzeko kartela!
Barañaingo 2022ko Nazioarteko XXVIII. Txotxongilo Jaialdia iragartzeko kartel-lehiaketako epaimahaiak, martxoaren 25ean 11:00etan Udaletxeko Erabilera Askotariko Aretoan bildutakoak, JESÚS GARCÍA VIVAR egilearen “TRÍTERE” kartelaren aldeko epaia eman du; hartara, kartel hau izan da irabazlea, aurkeztu diren 100 kartelen artean. Egileak bere proposamenean azaltzen duen moduan, hiru txotxongilok osaturiko titerea islatzen du kartelak.
Zorionak 600 euroko sariagatik!, eta mila esker parte-hartzaile guzti-guztiei.
Jesus BURGOSekoa da, nahiz eta Barañainen bizi izan zen Iruñean arkitektura ikasketak egiten ari zela. Curriculumean hainbat sari ditu irabazle edo finalista gisa, jaietako kartel lehiaketetan, zinema jaialdietako kartel lehiaketetan, logotipoak egiten, etab.