2020eko uztailak 20
Jarduera oro eten egin dira “aisialdiko etxabe” edo “pipero” deituriko lokaletan eta antzekoetan
35/2020 FORU AGINDUAren bidez, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, agintzen da jarduera oro eten dadila Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta dauden “aisialdiko etxabe” edo “pipero” deituriko lokaletan eta antzekoetan.
Neurri hau berrikusten ahalko da uneko egoera epidemiologikoaren bilakaeraren arabera.