Izen-emate kanpaina: berritzeak eta izen-emate berriak Kultura Etxeko eta Liburutegiko ikastaroetan; 2. lauhilekorako izen-ematea.
Barañaingo Udalak 2025eko urtarrilean irekiko du izena emateko epea, Kultura Etxeko kultura-jardueretan 1. lauhilekoan izena emanda zaudetenok 2. lauhilekorako izen-ematea berritzeko (ikastaro eta ordutegi berean) eta/edo Kultura Etxeko eta Liburutegiko jardueretan izen-emate berriak egiteko (Kultura Etxeko ikastaroak eta Mª Luisa Elio liburutegiko ikastaroen eskaintza berria). Ikastaroak 2024/2025 ikasturteko 2. lauhilekorako (2025eko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra) zuzenduak dira (Kultura Etxearen kasuan, 2025eko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte; Liburutegiaren kasuan, egun jakinetako ikastaroak otsail-maiatz aldian).
- Kartelak: 2. lauhilekorako izen-emate kanpaina (PDF)
- Ikastaro eta lantegi egitaraua KULTURA ETXEA + LIBURUTEGIA (PDF, gaztelaniaz)
- 2025 zoriontsua (JPG)
GARRANTZITSUA: ONLINE izen-ematea gomendatzen dugu, izen-emate datetan Herritarren Arretarako Bulegoko saturazioa dela eta.
(GARRANTZITSUA: IKASTAROA HASI ARTE, IZENA EMATEA ONARTUKO DUGU PLAZAK DAUDEN BITARTEAN)
Izena emateko bideak:
ONLINE: Izena Emateko Plataformaren bidez Izena Emateko Plataformarako sarbidea
AURREZ-AURRE: Herritarren Arretarako Bulegoan, Udaletxe plaza z/g (8:30 – 14:00, astelehenetik ostiralera).
(Hurrengo irudietan egin klik bikoitza handiago ikusteko:)