2017ko azaroak 10
Irakurketa eta konpainia
Azaroaren 15etik aurrera martxan jarriko da Irakurketa Konpainian Etxeko Zerbitzua. Aipatutako zerbitzua Barañaingo Liburutegiak kudeatuko du OGZren eta Barañaingo Osasun Zentroaren lankidetzarekin. Doako zerbitzu hau, pertsona boluntarioek eskainiko dute.
Menpekotasuna duen (aldi baterako edo iraunkorra) edo mugikortasun urriko pertsonaren bat zure ardura baduzu edo ezagutzen baduzu eta pertsona boluntario bat astero ordu bat irakurtzera bere etxera joatea interesgarria izan daitekeela uste baduzu, harremanetan jar zaitezke, informazio gehiago jasotzeko, bi telefono hauetako batean:
OSASUN ZENTROA: 948 198585
GIZARTE ZERBITZUAK: 948 199870
“LIBURUAK ELKARTZE GUNE ETA KONPAINIA IZAN DAITEKEELAKO“