2023ko azaroak 15
Ipuin kontaketa: IRULEGIKO ESKUA liburu ilustratua – Bakarne Atxukarro

Azaroaren 29an, asteazkenean, Barañaingo liburutegian, arratsaldeko 5etan.
Irulegiko eskua brontzezko pieza bat da, non duela 2.000 urte baino gehiago euskara aurreko hizkuntza batean idatzitako lau lerrotan banatutako 5 hitz irakurtzen diren. Lehenengoak, «Sorioneku», idazteko erabiltzen zen alfabetoa orain erabiltzen dugun berbera ez zen garai batera eramaten gaitu, baita erromatar bandoen arteko gerrek herri eta herrixkak presaka abandonatzea eragiten zuten garaira…
Hori horrela, liburu irudikatua sortu dute hiru neska hauek: Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubidalde eta Asun Egurza.
Oraingoan Bakarne Atxukarro etorriko zaigu ipuina kontatzera. Ezagutu nahi Olbap 8 urteko mutikoaren istorioa…?