Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko maiatzak 16

Interchef Ludotekan – Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna

Foto noticia

? Barañaingo Udal Ludotekatik “Interchef” jarduera antolatu dugu Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan.

? Ostirala, maiatzak 19.

? 17:00etatik 19:00etara.

Ludotekako haur guztiek parte hartzea gustatuko litzaiguke jatorrizko herrialdeko bazkari tipiko bat ekarriz. Horrela, ostiral arratsaldean, ekartzen dituzuen plater tipikoen azalpena eman eta horiek guztiak dastatuko ditugu, eta aldi berean ongi pasatu eta gozatu.

Beraz, zuen etxean plater tipiko bat egitera gonbidatzen zaituztegu, eta ostiralean, maiatzaren 19ko arratsaldean ekarri Ludotekara.

Animatu zaitezte eta parte hartu!

 

Volver arriba