2021eko ekainak 21
Indarkeria matxista gaitzesteko elkarreratze isila
Barañaingo Udalak, jakinik indarkeria matxistak gure gizartean erabat presente jarraitzen duela, eta indarkeria hori desagerrarazteko konpromisoa, indibiduala zein kolektiboa, publiko egiteko, bere bizilagunekin ELKARRERATZE ISILA egitera gonbidatzen du.
Eguna: ekainak 22, asteartea
Ordua: 12:00etan
Tokia: Barañaingo Udaletxe plaza
BARAÑAINGO UDALAK HONAKO HAU ADIERAZI NAHI DU:
- Indarkeria matxista, ikusten dena eta ikusten ez dena, eta horren adierazpen guzti-guztiak gaitzesten ditu, gizonen eta emakumeen arteko diskriminazioaren eta ekitate faltaren ondorioz.
- Administrazio publikoa den aldetik, konpromisoa hartu du neurriak ezartzen jarraitzeko, bere eskumeneko eremu guztietan desagerrarazteko, gizartean, politikan, ekonomian eta sentsibilizazioan eta prebentzioan.
- Elkartasuna adieraztea erasoak jasan dituzten eta/edo eraildako emakumeei, bai eta haien seme-alabei ere, indarkeria sexista muturrekoenaren biktimak baitira, eta gure babes osoa ematea emakumeei eta haien senideei.