2025eko otsailak 18
Inauteriak Ludotekan

Iritsi dira inauteriak Ludotekara! Eta aurten gaia Nafarroako herri inauterien ingurukoa izango da!
Eta noiz ospatuko dugu? Plan asko ditugu otsailaren 24ko asterako!
- Txatxo txanoak egingo ditugu arratsaldeetan, astelehen eta asteazkenean gaztelaniaz eta astearte eta ostegunean euskaraz.
- Nafarroako herri inauterien inguruko erakusketa txiki batez gozatu ahal izango dute. Inauterietako pertsonaiak ezagutuko dituzte: nor den bakoitza, zein den inauterietan duten papera eta abar azalduko dute.
- Inauteri festa! Otsailaren 28an, ostirala, gure inauteri festa ospatuko dugu, merendola, mozorroak, musika eta dibertsio handiarekin.
Animatu!
Jarduera guztiak Ludotekako bazkideei zuzenduta daude.