Ilustrazio lantegia: MAMUKI albuma – Maite Rosende eta Nerea Ariznabarreta
Etxepare saria irabazitako Mamuki haurrentzako album ilustratuarekin eginen dugu lantegia. Eta, gurekin izanen dira Maite Rosende ilustratzailea eta Nerea Ariznabarreta idazlea, bi sortzaile hauek elkarlanean egin baitute lana, «beldurrari buruzko gogoeta jostagarria», epaimahaiaren esanetan.
Mamu txiki bat da istorio honen protagonista, Mamuki. Gau Beltza da eta gaixorik dagoenez ezin du sustorik eman. Horregatik, hainbat pertsonaia beldurgarri saiatuko dira hura osatzen edo sendatzen, hala nola banpiroa, zonbia, Zakuzahar edo Otsoko, baina ez dute sendatzea lortuko. Edo bai?
NOIZ: Azaroaren 13an, 17:00etan
NON: Barañaingo Mª Luisa Elio Liburutegian
ADINA: 6-11 urte
IZEN-EMATEAK: Doan azaroaren 11 arte: euskaraz@baranain.com/948286309/Liburutegian aurrez aurre