2023ko urriak 30
Ilustrazio lantegia: EZ DAKIT MARRAZTEN albuma – Eider Eibar

Zeure buruari behin baino gehiagotan esango zenion, beharbada, “…. ez dakit marrazten!”. Horixe bera gertatzen zaio istorio honetako protagonistari. Hartu arkatza eskuan eta hasi jolasean… ikusiko duzu zer gertatzen den!
Eider Eibarrek sortu duen album ilustratu honetan neska-mutikoek askotan topatu ezinda ibili diren marrazkilaria aurkituko dute.
