2019ko uztailak 1
Ikastetxeetan jateko dirulaguntzen eskaera eta ematea arautzen duen deialdia. 2019/2020 ikasturtea

Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak, 2019ko maiatzaren 24ean, ikastetxeetan jateko dirulaguntzen eskaera eta ematea arautzen duten oinarriak onartu ditu, 2019-20 ikasturterako.
Eskaerak aurkezteko epealdia:
Ohikoa: Uztailaren 1etik 19ra
Ezohikoa: Irailaren 11n eta 12an. Izen-emate berriak bakarrik onartuko dira, eskolatze hasieragatik zein ikastetxe aldaketagatik.
Non eskuratu oinarriak eta instantzia: Herritarrak Hartzeko Bulegoan –Barañaingo Udaletxea-, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, edo Udalaren Web orriaren bidez: www.barañain.eus
Bases ayudas económicas alimentación centros escolares
https://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletines/2019/125/Anuncio-13/