Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko maiatzak 11

Ikastetxeetan jateko dirulaguntzak. 2023-2024 ikasturtea

Foto noticia

Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko apirilaren 24an hartutako erabakiaren bidez, Barañaingo Udalak aditzera ematen du ondoren agertzen diren oinarriak onetsi dituela: Dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak, Barañainen bizi eta erroldaturik diren umeak joan daitezen 2023-2024 ikasturtean Haur Eskoletako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako eskola jantokietara.

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 12tik ekainaren 1ra bitartekoa izango da.

Oinarri arau-emaileak eta eskabideak eskura egonen dira Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eta Udalaren web orrian: www.baranain.es/eu/

Bases subvenciones comedores escolares. Ikastetxeetan jateko diru laguntzen oinarriak

Volver arriba