Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko ekainak 8

Ikastetxeetan elikadura dirulaguntza. 2022-23 ikasturtea

Foto noticia

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 9an hartutako erabakiaren bidez, Barañaingo Udalak aditzera ematen du ondoren agertzen diren oinarriak onetsi dituela: Dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak, Barañainen bizi eta erroldaturik diren umeak joan daitezen 2022-2023 ikasturtean Haur Eskoletako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako eskola jantokietara.

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 27tik ekainaren 16ra bitartekoa izango da.

Oinarri arau-emaileak eta eskabideak eskura egonen dira Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eta Udalaren web orrian: www.baranain.es/eu/

Ikastetxeetan jateko dirulaguntzen oinarriak. 2022-2023 ikasturtea