III Artisau-garagardo eta galiziako olagarro azoka (Barañain 2019)

ARTISAU-GARAGARDOA eta GALIZIAKO OLAGARROAREN 3. AZOKA IRITSI DA BARAÑAINERA Galizia, Madril, Aragoi eta Nafarroako 8 ekoizle izango ditugu Barañaingo III. Artisau-garagardo eta Galiziako olagarro Azokan. Iraileko lehenengo asteburuan ospatuko da, Udaletxe plazan, eta estilo ezberdinetako 40 garagardo baino gehiago dastatzerik izango dituzue. Barañaingo III. Artisau-garagardo eta Galiziako olagarro Azoka irailaren lehenengo asteburuan ospatuko da, eta Galizia, Madril, Aragoi eta Nafarroako zortzi ekoizlek hartuko dute parte bertan, Adiccag elkartearen eta Barañaingo Udalaren laguntzarekin. Zehazki, irailaren 6, 7 eta 8an; eta sarrera doan izanen jende guztiarentzat, askotariko garagardoak dastatzeko aukerarekin, 40 baino gehiago. Brew&Roll dugu horietako bat, Barañaingo garagardo ekoizlea eta azokaren antolatzaileetako bat. |
Nafarroako ordezkari gisa arituko direnak: Brew&Roll barañaindarra (parte-hartzaile eta antolatzailea), eta beste hiru ekoizle nafarrak (Morlaco Beer, Biribil Brewing eta Maiku Brewing). Madrildik etorriko direnak: La Verbena eta Castiza. Galiziatik berriz Monte Rei etorriko da. Eta, azkenik, Aragoitik Tensina garagardoa jarriko dute, Tena bailarakoa. Horrekin guztiarekin batera, eta garagardoen karparen ondoan, Galiziako olagarroarekin salmahaia jarriko dute, azoka estiloan, galiziako enpanada, lakon egosia eta muskuiluak lurrunetan ere bai.