Haur Partaidetza-Organoak Udaletxea bisitatu du
Haur Partaidetza-Organoa Udaletxea bisitatzen egon zen otsailaren 16an, asteazkenean. Bisitaldian, eraikineko espazioak, bulegoak etabar ezagutzeko aukera izan zuten, baita eraikinaren parte sentitu ere, Udaletxeko zinegotzien aulkietan eseri baitziren Udalbatza Aretoan. Gainera, gurekin izan ziren hainbat zinegotzi, hala nola María Lecumberri (alkatea. Navarra Suma), Fátima Sesma Vallés (Navarra Suma), José Luis Ruiz Martínez (Navarra Suma), Begoña Aceituno Zunzarren (Navarra Suma), Jesús Emilio Sánchez Diaz (Navarra Suma), MºCruz Juanbeltz Martínez (Navarra Suma), Joseba Jiménez Muñoz (EH Bildu), Flor González Alonso (Geroa Bai) eta Maite Echarte Hernández (PSN-PSOE).
Oso arratsalde dibertigarria eta entretenigarria pasa genuen! Bisita gidatuaz eta galdera-erantzunen saioaz asko gozatu genuen ere!
Mila esker!