Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko azaroak 15

Haur Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna Barañaingo Udal Ludotekan

Foto noticia
Azaroaren 20an, Haur Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Barañaingo Udal Ludotekan ez dugu egun hori pasatzen utzi nahi, garrantzitsua iruditzen baitzaigu, alde batetik, haurrek beren eskubideak ezagutzea eta beren behar berriak adieraztea eta, bestetik, bai bata eta bai bestea ikusgai jartzea.

Horretarako, aste osoan zehar eskubideak ezagutzeko tailerrak egingo ditugu. Amaitzeko, azaroaren 19an, ostirala, Ludotekatik Udaletxeko plazaraino martxa bat egingo dugu, eskubide horiek eta behar berriak ikusarazteko.

17:45 eta 18:00 artean komunikatua entzuteko Udaletxeko plazara etortzera animatzen zaituztegu!