2024ko urriak 24
Halloween Ludotekan: “Beldur-etxea”
Badator Halloween eta Ludoteka ere prestatzen ari dugu…
Zer egingo dugu? Ba… gure Beldur Etxea bueltan da! Ludoteka etxe beldurgarri bat bihurtuko da, arratsalde desberdin eta dibertigarri bat pasatzeko eta, aldi berean, beldur pixka bat pasatzeko ere..
Noiz? Urriaren 31n, osteguna, 17:00etatik 18:20ra. Gero denok elkarrekin askalduko dugu!
Norentzat? Ludotekako bazkideak, aldez aurretik Beldurraren Etxera sartzeko sarrera jaso dutenak. Merendolarako ez da sarrerarik behar, 18:30ean etor zaitezkete eta… gozatzera!
Nola? Pasa zaitez Ludotekatik azaroaren 21etik 30era eta hartu zure sarrera (bazkideentzat).
OHARRA: Gaztelerazko taldekoentzako sarrerak agortuta daude.